miércoles, 10 de junio de 2015

TRINITATE PLAZAREN ALDE



https://www.change.org/p/ayuntamiento-de-donostia-san-sebasti%C3%A1n-diputacion-de-gipuzkoa-gobierno-vasco-en-defensa-de-la-plaza-de-la-trinidad


Donostiako Trinitate Plazak azken bi hamarkadetan jasan dituen zoritxarreko interbentzioei, oraintsu aurkeztu den frontoia estaltzeko lehiaketa gehitu behar zaie.

Honi erantzuna emateko asmoz, azpian sinatzen dugunok zera adierazi nahi genuke:

1.       Trinitate Plaza Arkitektura Modernoaren funtsesko lan bat da. Bere egilea, Luis Peña Ganchegui (Oñati, 1926 - Donostia, 2009), euskal arkitekto nabarmenak, nazioarteko ospea izan zuen, besteak beste, hau bezalako lanegaitik.
2.       Donostiako Alde Zaharreko muinean bertan kokatua, Trinitate Plaza hiriaren irudi kolektiboaren eta izaeraren ezaugarri da. Gipuzkoako hiriburuan euskal kirolak ospatzeko bereziki diseinatua izan zen honek hainbat kultura eta gizarte agerraldi jaso ditu 1963. urtean burutu zenetik. Bertan aurkitu du Jazzaldiak paregabeko agertokia, eta honi esker, nazioarteko proiekzio zabalenetako bat duen hiri-espazioa bilakatu da Trinitate Plaza.
3.       Ulertezinak eta onartezinak egiten zaizkigu lan preziatu honek behin eta berriz jasan behar izan dituen interbentzio iraingarriak, bere jatorrizko izaera inola ere errespetatzen ez dutenak. Are gehiago kontuan izanik DoCoMoMo erregistro iberikoan dauden espazio publiko gutxietako bat dela plaza hau.
4.       Trinitate Plazako frontoia estaltzearen aurka gaude. Era berean, Luis Peña Ganchegui arkitektoak 60ko hamarkadan eman zion jatorrizko izaera berreskuratzeko zentzuan ezik egiten diren beste ekimen edo esku-hartze ere ez dugu onartzen.
5.       Erakunde publikoei (Donostiako Udala, Eusko Jaurlaritza) eskatzen diegu ondare-arkitektoniko eta hiri-ondare baliotsu hau babes eta gorde dezaten, kalifikazio eta lege-babes gorenak emanez. Modu berean, multzo hau itxuraldatu eta degradatzen duten elementuak kendu, eta plaza jatorrizko izaerara bueltatuko duten interbentzio oro eskuhar dezaten eskatzen diegu.


Eta horrela jasota gera dedin sinatzen dugu, Donostian, 2015eko ekainaren 10ean,



No hay comentarios:

Publicar un comentario